Andoaingo Amantegi mertzeria

AMANTEGI

1946ko martxoaren 4an famili artean sortutako mertzeria, Kontxi Amanteguik eta bere ahizpak, zehazki. Gaur egun, Gema Arratubel, Kontxiren iloba, da duela 75 urte sortutako negozio txiki honen jabe eta Andoaingo kale nagusian dago kokatuta. Bertan, egunerokotasunean beharrezko diren hainbat produktu aurkituko dituzue, barruko arropa, txabusinak, pijamak, aterkiak, galtzerdiak, eskularruak, lepokoak eta josteko ezinbestekoak diren tresnak (hariak, botoiak, orratz eta jostorratzak, kremailerak…)

ORDUTEGIA:

Astelehenetik ostiralera: 9:30-13:00 / 17:00-19:30
Larunbata: 9:30-13:00 / Arratsaldean itxita