Salkin lokaleko kanpokaldea

Salkin ezagutu

SALKIN, Andoaingo merkatari eta ostalarien elkartea. Andoaingo merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen enpresen eskubideak defendatzen dituen elkartea da. Gure lana herriko merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza sektoreei laguntzea da. Gure zerbitzuen artean hauek daude:

  • Aholkularitza komertziala.
  • Tokiko kontsumoa sustatzeko ekitaldiak eta kanpainak.
  • Prestakuntza.
  • Bazkideen interes orokor eta elkarrekikoak ordezkatzea eta defendatzea.
  • Jardundegi, denda eta saltegien lehiakortasunean laguntzen duen guztiari buruzko informazioa, aholkularitza eta kudeaketa eskaintzen dugu (prestakuntza, laguntzak, dirulaguntzak, lankidetzak, etab).
  • Dirulaguntzak izapidetzeko laguntza.
  • Bazkideen interes orokor eta elkarrekikoak defendatzen ditugu.
  • Andoaingo merkataritzaren, zerbitzuen eta ostalaritzaren sektorea sustatzen eta garatzen dugu.

Etorri eta ezagutu, inolako konpromisorik gabe!

Idatzi gaitzazu azpiko estekaren bitartez edo bisitatu Agustin Leiza kaleko 11. zenbakian, aldez aurretik hitz ordua hartuta.
Gure bulego ordutegia 09:00etatik 13:00etara da, astelehenetik ostegunera.