Andoain Txartela

Andoain Txartela

Andoain Txartela da andoaindarren fidelizazio txartela. Salkinek eta Rural Kutxak sustatuta, asko dira eskaintzen dituen abantailak.

ABANTAILAK

Txartela dohainik da
Ez du inolako gastu gehigarririk: ez komisiorik, ez mantentze gasturik, erabat dohain, alegia.

Ez da beharrezkoa bankuz aldatzea
Erosketen karguak zure ohiko banketxean helbidera ditzakezu.

Ordainketak hiru hileko epean interesik gabe
SALKIN Andoaingo Merkatari eta Ostalarien Elkarteko bazkide diren dendetan, hiru hileko epean egin daitezke ordainketak, interesik ordaindu gabe.

Berehalako kontsumorako kreditua eskaintzen dizu
Erosketak finantzatu beharko bazenitu, Andoain Txartelak berehalako kontsumorako kreditua eskaintzen dizu.

Osagarriak diren abantaila ugari ditu
Martxan jarriko ditugun promozio eta fidelizazio ekintzetan parte hartuko duzu, adibidez deskontuak, sariketak, zozketak…

Visa Txartel batek dituen abantaila guztiekin
Visa bat da, eta beraz, erosketak egiteko mundu osoan erabil dezakezu, eta baita kutxazain automatikoetatik eskudirua ateratzeko ere.

Doako aseguruak ditu
Txartel seguroa da, iruzurrezko erabilera eta istripuzko heriotzen aurkako aseguruak bere baitan dituena.

NOLA ESKURATU?

  • Inprimakia lerro hauen azpian eskuragarri duzue, baita ere Salkin egoitzan (Agustin de Leiza kalea,11)
  • Inprimakia beti eraman behar da Rural Kutxaren egoitzara (Juan Bautista Erro Kalea, 7).
  • Andoain txartela egiterakoan, NANa erakutsi behar da.
Rural Kutxaren logoa