ENPRESA ETA NEGOZIOENTZAKO DIRULAGUNTZEN ESKAERA EPEA IREKI DA

ENPRESA ETA NEGOZIOENTZAKO DIRULAGUNTZEN ESKAERA EPEA IREKI DA

Andoaingo Udaleko Ekonomia Sustapen, Enplegu eta Gazteria Sailetik, Andoaingo enpresa eta negozio txikiei zuzendutako 10.000€rainoko 5 dirulaguntza lerro indarrean jarri berri ditugula jakinarazten dizuegu.
 
Proiektu berri honen helburua epe ertain-luzera Andoaingo enpresen eta ehun sozioekonomikoaren lehiakortasuna eta jasangarritasuna indartzea da. Hortaz, ondorengo gaiak sustatuko dira, besteak beste:  

  • Enplegua eta negozio berriak sortzea. 
  • Berrikuntza, eraldaketa digitala eta eraldaketa energetikoa. 
  • Merkataritza-lokalen modernizazioa eta irisgarritasuna.

Hemen klik eginda laguntzen inguruko informazio osoa eskura dezakezue. Bertatik, intereseko laguntzetan izena eman ahal izango duzue.  Dirulaguntzen eskaerak aurkezteko epea urriaren 24tik azaroaren 30 arte da.

Edozein zalantza argitzeko jar zaitezte gurekin harremanetan tokigarapena@andoain.eus helbidera idatziz edo 943 304 221 telefonora deituz.