Andoaingo Gabonetako bonuak

Gabonetako bonuen kanpaina

Bonu mota bat egongo da edozein saltoki edo ostalaritzarako. Bonuek 50 euroko balioa izango dute eta 25 euroko prezioan salduko dira, Udalak finantzaatuko du gainerako erdia. Bonu bakoitza bereizgarri berezia duten establezimenduetan kontsumitu ahal izango da. Azaroaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean erabili ahal izango dira.

Horrela, azaroaren 16tik 18ra bitartean, interesdunek aldez aurretik erosi ahal izango dute tiketa.

Kontsumo bonuak azaroaren 21etik 25era erosi ahal izango dira Salkineko lokalean izakinak agortu arte (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara). Pertsona bakoitzak bi NAN aurkeztu ahal izango ditu, eta txartel bidez ordainduko da.