- Kontsumo-bonu berri bakoitzak 30 euroko balioa izango du eta irailaren 6tik 17ra bitartean erosi ahal izango dira, 15 euroren truke, SALKINen lokalean.
- Ordutegia 10:00-13:00 eta 17:00-19:00.
Andoaingo Udaleko Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Gazteria Sailak prest du HAN EDO HEMEN, EROSI ANDOAINEN kanpainaren jarraipena, oraingo honetan, herriko ostalaritza establezimenduetara zuzenduko dena. Iraila eta urria osoan zehar luzatuko den kanpaina honetan 1.000 bonu banatuko dira, 30 euroko balioa dutenak eta 15 euroren truke erosi ahal izango dira SALKIN elkartearen lokalean irailaren 6tik 17 bitartean (Agustin de Leiza kalea, 11).


You must be logged in to post a comment.