Andoaingo argazkia

Andoain ezagutu

Andoain 15000 biztanleko herria da, Gipuzkoako lurralde historikoan dagoen udalerria, Donostiatik 13 kilometrora. Bere egoera eta komunikazio bikainak direla eta, bai trenbidez zein errepidez, herri hau Gipuzkoako lurraldeko gune estrategiko bihurtzen dute.

Andoain tradizioz herri industriala izan da, eta gaur egun ere bertako biztanleen ekonomia sektorerik garrantzitsuena da, baina merkataritzaren, zerbitzuen eta ostalaritzaren sektoreak ere nabarmendu behar dira, ezinbestez. Herrian 200 jardundegi baino gehiago dago, nork bere sektorean eskarmentu handia dutenak.

Andoain, besteak beste, ingurune natural zabal eta aberatsagatik nabarmentzen da, baita kultura eskaintza anitzagatik ere.

Eremu naturalaren barruan, Andoain leku ezin hobea da natura eta izadiaren turismoa maite dutenentzat, Leitzarango biotopo babesturako sarrera naturala baita. Naturgune hau Plazaola-Leitzarango bide berdeak zeharkatzen du. Aisialdirako eta mugikortasunerako bide garrantzitsua da, Andoain eta Nafarroako Leitza herriaren arteko lotura zuzena ahalbidetzen duena. Bide horren ondoan, biotopoaren sarreran bertan, zehazki Otieta parkean, Leitzarango Bisitarien Etxea dago (www.leitzaran-andoain.eus). Interpretaziorako eta Turismo aktiborako gunea, Leitzaran bailaran garatu beharreko jarduerak eskaintzen dituena.

Kultur arloaren barruan, Andoain eskaintza zabalagatik nabarmentzen da (Piano Jaialdia, Rock Jaialdia, Andoaingo Gudua, Andoainbizi…). Eskaintza hori, gehienbat, Bastero Kulturgunearen bidez bideratzen da (www.bastero.eus). Era berean, ezin dugu ahaztu udalerriko ondare historikoa, besteak beste: Toursko San Martin eliza, Gurutze Santuaren elizatxoa, San Martin arkeologia parkea…

Ezaugarri horiei guztiei esker, Andoainek eskaintza turistiko, kultural eta komertzial askotarikoa du. Horregatik etorri eta ezagutu gaitzazu..